Zineman “El regreso de Mary Poppins” ikusten

La Residencia de mayores Txurdinagabarri va al cine

Joan den ostiral arratsaldean Txurdinagabarriko adinekoen Egoitzako talde bat zinemara joan ginen, Disneyren “El regreso de Mary Poppins” filma ikustera.


Pelikula ikusteko, Barakaldoraino joan behar izan genuen, Max OCia aretoetara, beran ematen baitzuten filma, arratsaldeko 16:30ean. Ordu horretan oso ikusle gutxi zegoen, eta, beraz, esan daiteke aretoa ia bakarrik gure taldearentzat izan genuela.

Eta, zinemara joaten garen guztietan bezala, ez genion eutsi palomitak, freskagarriak, txokolatetxoak eta gominolak erosteko tentazioari, filma ikusten genuen bitartean jateko.

Pelikulak 1930eko Mary Poppins umezainaren eta Jane eta Michael Banks haurren figura berreskuratzen du, Mary Poppins bere aterkiarekin aireratu zenetik 20 urtera.

Asko gustatu zitzaigun, eta gomendatzen dugu.

Zineman

Tagged with: ,
Posted in Aita Menni