Zinema Txurdinagabarrin azaroaren 25aren bueltan

La Residencia de mayores Txurdinagabarri conmemora el Día Contra la Violencia de Género

Azaroaren 25a Genero Indarkeriaren Aurkako Eguna izanik, Adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan hainbat ekintza berezi egin genituen.,

Egoiliar, senide eta langileen artean, giza kate bat osatu genuen, Egoitzaren eraikineko beheko solairu osoa inguratuz, indarkeria matxistaren biktima diren emakume guztiei gure elkartasuna adierazteko, Beberen Ella abestia entzuten genuen bitartean, zeina indarkeria hori sufritzen duten emakumeen ahalduntzea goraipatzeko himno bihurtu baitzen 2004an.

Ondoren, areto nagusian elkartu ginen, eta El orden de las cosas film laburra ikusi genuen; egileak Cesar eta Jose Esteban Alenda anaiak dira, eta protagonistatzat genero indarkeria duen historia bat kontatzen du.

[optineus]

[optineus1]

Proiekzioaren ondoren, solasaldi bat izan genuen, sinbologiaz betetako film horretaz hitz egiteko, eta gero genero indarkeriaren aurkako testu bat irakurri genuen. Eguna amaitzeko, berriro ere Beberen abestia entzun genuen.

Zinema Txurdinagabarrin azaroaren 25aren bueltan Zinema Txurdinagabarrin azaroaren 25aren bueltan Zinema Txurdinagabarrin azaroaren 25aren bueltan Zinema Txurdinagabarrin azaroaren 25aren bueltan

Posted in Aita Menni