Urte amaierako festa Txurdinagabarriko egoitzan

Urte amaierako festa

Berriz ere bereziki jantzi zuten Bilboko Txurdinagabarriko Adinekoen Egoitza 2017. urte berriari merezi duen bezala harrera egiteko. Beheko solairuko areto nagusia telebistako plato inprobisatu bat bihurtu zen, eta aurkezleak, dantzariak, kanpaiak, topak, bideoak eta barre asko ez ziren falta izan.
Txanoak jarrita, aire-serpentinekin eta lepoko apaingarriekin, egoiliarrak eta senideak begirale-taldea agertzearen zain zeuden, festa-gaurako dotore jantzita ekitaldiaren animatzaile gisa arituko zirelako. Agertokian, gure Ramon Garcia eta Anne Igartiburu bereziak urduri zeuden aurkezpenaren eta kanpanaden unearen zain.

Gila umorista ezagunaren bideoak publikoaren barrea eta txaloak eragin zituen, eta berehala heldu zen gaueko une nagusia. Kopak mahaian zeuden eta Puerta del Sol plazaren irudietan atzerako kontaketa hasiko zela ikusten zen, laurdenen eta kanpaien arteko ohiko nahasteekin: “Bat!… Bi!… Hiru!… –oihukatzen zuten begiraleek, Madrilgo erlojuan entzuten zen bitartean- Hamaika!…eta hamabi!!!! Urte berri on!!!”. Mundu guztia hasi zen besarkatzen eta kopak berehala banatu zituzten topa egiteko. Maitasuna banatzeko, besarkatzeko eta eguneroko Txurdinagabarrin bizi garenok elkar zoriontzeko unea zen.

Eta kanpanaden ondoren, dantza, Txurdinagabarrin inoiz ez dena falta. Mundu guztia entretenituta egon zen pantailan Erritmoari jarraitzen al diozu? izeneko bideoa jarri zuten arte. Bideo horretan, Egoitza eta Eguneko Zentroan 2016. urte osoan egindako jarduerak eta egondako giroa ikusi zuten. Txurdinagabarriko eguneroko zenbait une eta jarduera berrikusi ondoren primeran pasatu genuen gaueko festa amaitu egin zen.

 

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

 

 

Urte amaierako festa Txurdinagabarriko Adinekoen Egoitzan Urte amaierako festa Txurdinagabarriko Adinekoen Egoitzan Urte amaierako festa Txurdinagabarriko Adinekoen Egoitzan Urte amaierako festa Txurdinagabarriko Adinekoen Egoitzan Urte amaierako festa Txurdinagabarriko Adinekoen Egoitzan Urte amaierako festa Txurdinagabarriko Adinekoen Egoitzan

 

 

Posted in Aita Menni