Udaz gozatzen Txurdinagabarri Egoitzan

Covid-19ak ezarritako mugak hor egon arren, Txurdinagabarri adinekoen egoitzan erabaki dugu udaz ahalik eta gehien gozatzea.

Konfinamendua amaitu ondoren, egoitzaren ondoan dagoen plazara irteteko aukera izan genuen, nola paseatzera, hala eguzkia hartzera. Eta zenbait egunetan, txangoa ere egin genuen Akarlandako askaldegira. Han, barbakoa bat egin genuen, eta hainbat jolas antolatu genituen.

Baina dena normaltasunera itzultzen ari zela zirudienean, Bizkaian eta beste leku batzuetan gaixotasuna berriz agertu izanak halabeharrez behartu gaitu gure mugimenduak egoitza barrura mugatzera. Tira… barrura eta zabaltzara, horixe bihurtu baita gure ihesbide eguraldi ona egin duen egunetan.

Solairuka antolatzen gara zabaltzara igotzeko, han aukera baitugu airea eta eguzkia hartzeko, mahai jolasetan jolasteko, joste lanetan aritzeko, landareak ureztatzeko, ibilaldiak egiteko eta baita freskatzeko ere, oinak gure igerileku txikian beratzen jarriz.

Han goitik dauzkagun ikuspegiez gozatzen ahalegintzen gara: Santutxu, Bolueta eta Basauri ikusten ditugu. Eta ahalik eta ondoen pasatzen ahalegintzen gara, harik eta berriro kalera ateratzeko baimena ematen diguten arte.

 

 

Posted in Aita Menni