Udako lehiaketak Txurdinagabarri Egoitzan

Abuztua bi gauzaren sinonimo da Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan: udako lehiaketak eta Aste Nagusia. Eta aurten, dagoen egoera gorabehera, ez dugu utzi hori aldatu dadin.

Abuztuko lehen hiru asteetan, beti bezala, udako lehiaketak egin genituen. Aurten, Covid-19agatik hartu behar ditugun prekauzioak direla eta, ezin izan ditugu elkarrekin egin, eta solairuka banatuta egin behar izan genituen.

Gure Olinpiada berezien modalitateak hiru dira: mahai jokoak (dominoa, briska eta seiko urrea), punteria jokoak eta hitz jokoak.

Sari banaketarako, Aste Nagusiko buruhandiak solairuetan ibili ohi diren eguna aprobetxatu genuen. Sariak: oroitzapen plakak eta zorro bat bonboi goxoekin.

Zorionak irabazleei!

 

Posted in Aita Menni