Udako ekintza bereziak Durangoko Barandiaran Egoitzan

Beste urte batez, Durangoko adinduentzako Jose Miel Barandiaran Egoitzaren jardueren kronograma aldatu egin da, udako irteera eta ekintza bereziei leku egiteko; horien ezaugarria izan ohi da egoiliarren asko parte hartzen dutela eta benetan disfrutatzen dutela.

Ekainean zehar, ohiko jarduerei arrakasta handiko lau ekintza gehitu zitzaizkien: Iurretako irteera, Durangaldeko Mankomunitateko Adinduentzako XX. Gimnasia Topaketan parte hartzea, Kulturarteko Elkartrukeak, Durangoko Udalarekin lankidetzan, eta hondartzako txangoak.

Aurten Betixu tabernara egindako irteerarekin estreinatu dugu udaldia: taberna Iurretan dago, eta terraza handi abt eta bista zoragarriak ditu. Bertan hamaiketakoa egin dugu eta goiz atsegin batez disfrutatu dugu.

Irteera hauek hamabostean behin egiten dira udako hilabeteetan, hondartzara egindako txangoekin txandakatuta.

 

Irteerak Irteerak

Tagged with: ,
Posted in Aita Menni