Txurdinagara joan ginen gurpil-aulkian jolasten diren Bidaideak Bilbao saskibaloi taldea animatzera

Joan den azaroaren 5ean, 18:30ean, Gurpil-aulkiko Saskibaloi Liga Nazionalaren denboraldiko partidetako bat izan zen. Bidaideak Bilbao BSR taldeak Ilunion Madrid taldearen kontra jolasten zuen, gaur egungo Europako txapelduna eta Ligako lehen sailkatua dena.

Ezin genuen galdu partida hain ikusgarria, beraz, egoiliar-talde batekin joan ginen Bilboko taldea animatzera. Etengabe egon ginen animatzen eta txalotzen!.

Oso partida bizia izan zen, eta Bidaideak taldeko jokalariak irabazteko zorian egon ziren Ilunion taldearen kontra.

Esfortzu handia egin zuten eta ez zuten inoiz etsi, baina azkenean madrildarrek hamar puntuko aldearekin irabazi zuten: 49-59.

Eutsi goiari taldea!

Acudimos a Txurdinaga a animar al Bidaideak BIlbao de baloncesto en silla de ruedas

Posted in Aita Menni