Txurdinagabarriko Oroipen Tailerra amaitu da, Gizarte Ekintzako diputatuaren eta Aita Menniko arduradunen bisitarekin

Oroipen Tailerraren azken saioa

Pilar Ardanza Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatua; Sergio Murillo, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza saileko Norberaren Autonomia Sustatzeko zuzendari nagusia; Mikel Tellaeche, Aita Menniko zuzendari kudeatzailea eta José Ignacio Quemada, zuzendari medikoa, Txurdinagabarri Zahar Egoitzaren Oroipen Tailerrean izan dira gaur Bilbon.

Tailerra Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) sustatu eta finantzatu du, eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren Institut de l´ ?Envelliment erakundearen laguntza teknikoa du. Urteko lehen hiru hiletan egin da, bi orduko 12 saiotan, 2015eko urtarrilaren 14tik apirilaren 1 arte.

Tailerraren helburua parte-hartzaileen estimulazio kognitiboa da, eta horretarako, futbolaren munduarekin zerikusia duten oroitzapenez baliatu dira. Jokalariak, partidak, txapelketak, ereserkiak eta bestelakoak askotan dauden urritasun kognitiboak dituzten adinekoen oroimenean, eta elementu horiek erabil daitezke oroimenaren terapian eta estimulazioan.

Foru Aldundiko eta Aita Menniko ordezkariek esperientziari buruzko informazioa jaso dute zentroko zuzendaria den Jose Ezquerraren eta Juan Mari Zorriqueta eta Andoni Ayarzaren eskutik, FEAFV federazioko presidente eta komunikazio-burua dena, eta biak Athleticeko jokalari ohiak direnak. Biek Oroipen Tailerrean egin dituzten jarduerak azaldu dituzte. Horrela, zentroan bertan estimulazio kognitiboko jarduerak egin dituzte, baina Ibaiganen, San Mamesen eta Athleticek Lezaman dituen beste instalazio batzuetan egon dira. Han, Tailerreko parte-hartzaileek talde zurigorriaren lehen mailako zenbait jokalari ezagutzeko aukera izan zuten. Beste saio batean, Txurdingabarri zentroan egindakoan, Jose Angel Iribar atezain mitikoa egon zen.

 

P1030333

Sergio Murillo, Mikel Tellaeche eta Andoni Ayarza.

P1030338

Jose Ezquerra, Pilar Ardanza, Sergio Murillo eta José Ignacio Quemada.

P1030347

Parte-hartzaileak eta monitoreak.

Oroipen Tailerraren azken saioa

Oroipen Tailerraren azken saioa

P1030364

José Ignacio Quemada, Andoni Ayarza, Jose Ezquerra, Pilar Ardanza, Mikel Tellaeche, Sergio Murillo eta Juan Mari Zorriqueta.

Oroipenarekin lan egitena

Oroipenarekin lan egiten.

Posted in Aita Menni