Txurdinagabarriko barruko ortu txikiak “El Correo” egunkarian

Txurdinagabarriko barruko ortu txikiak “El Correo” egunkarian

El Correo egunkariak erreportaje luzea argitaratu zuen joan den abuztuaren 14an Bilboko Txurdinagabarriko adinekoen egoitzan egiten ari garen barruko ortu txikien esperientziari buruz.

“Haurtzaroko usain gozoez gogoratzeko ortu txikiak” izenburupean, Jesus Hernandez kazetariak Txurdinagabarriko egoitzara egindako bisitari buruz idatzi du. Bisita horretan, zuzenean ikusi zuen nola gure egoiliarrek kontu handiz landatzen eta zaintzen dituzten landareak eta barazkiak, eta batez ere, jarduera horren bidez, haurtzaroko eta gaztaroko oroitzapenak ekartzen dituztela gogora, gehienek aro horietan ortuetan lan egiten zutelako.

Carmenek, Estebanek, Ceciliak, Ramirok edo Paulak bere ortuak nolakoak ziren eta nola zaintzen zituzten azaldu dute. Ane gure begiraleak programan nola diseinatu duten eta abian jarri dituzten zenbait jarduera azaldu du.

Jose Antonio Ezquerrak (erredaktoreak gaizki idatzi du bere izena, Javier dela jarri duelako), Txurdinagabarriko zuzendariak, jarduera hori azaldu du, eta Aita Mennik ere kudeatutako eta Josek zuzendutako Durangoko Joxe Miel Barandiaran foru egoitzaren kanpoaldean dagoeneko egiten dela esan du. Jardueran Huertik markako erretilu antzeko bat erabiltzen dute. Lurra dute eta landareak landa daitezke. Josek nabarmendu du egoiliarrek interes handiarekin hartu duten jarduera dela eta motibatzen dituela, beraien iraganarekin eta bizi-esperientziarekin zuzenean lotuta dagoelako. Horrez gain, sentsazioak pizten ditu narriadura kognitibo handia duten egoiliarrengan.

Argazki handi batean Nerea gure begiralea agertzen da erretiluak erabiltzen ari den egoiliar-talde batekin lanean. Beste argazki txikiago batean, Carmen eta Esteban daude, landarez inguratuta.

Berrikuntzaren eta programa berritzaileak aplikatzearen aldeko apustua egiten duen erakunde gisa nabarmendu dute berriro publikoki Aita Menni. Programa horiek, zahartzaroa jarduera, ikaskuntza, parte-hartzea eta gozatzea sustatzeko etapatzat hartzen dute.

 

Txurdinagabarriko barruko ortu txikiak “El Correo” egunkarian

Posted in Aita Menni