Txurdinagabarriko adinduek eta Begoñazpiko gazteek “Diligentziatik Bizkaibusera” erakusketa bisitatu dute

"Diligentziatik Bizkaibusera" erakusketan

Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzako egoiliarrak eta Begoñazpi ikastetxeko ikasleak “Diligentziatik Bizkaibusera” izeneko erakusketa ikustera joan gara orain dela gutxi; bertan Bizkaiko errepide bidezko garraio publikoaren 120 urteko historia erakusten da.

Esperientzia Egoitzak eta Begoñazpik urtero egiten duten Belaunaldien Arteko Programaren barruan kokatzen da, eta helburu nagusia da sustatzea interakzioa, elkarrekiko ulermena eta ezagutzaren trukea bi belaunaldi taldeen artean, hau da, adinduen eta gazteen artean.

Erakusketa otsailean inauguratu zen, eta apirilaren 27ra arte egongo da zabalik Bilboko Ondare Aretoan; bertan, hainbat eszenatokitan, Bizkaiko errepide bidezko garraio publikoaren bilakaera erakusten da, modu didaktiko eta entretenigarrian. Lehen diligentziak, lurrun bidezko trakzio autobusak, lehen linea erregularrak, herrietako autobusak… Bizkaibusen gaur egungo operadoreetaraino.

XIX. mendeko diligentzia bat eta 20ko urteetako autobus bat ikusi ahal izan genituen, baita hainbat material grafiko ere, tartean argitaratu gabeko argazkiak, miniaturak eta ibilgailuko piezak, etab. Gainera, argazkia egin ahal izan genuen 50eko urteetako berregindako geltoki bateko leihatila batean eta antzinako garaje batean, gure garai bateko bidaiak gogoratuz.

“Iraganera itzultze” horren ondorioz, adineko pertsonek aukera izan zuten euren lagun gazteei azalpenak emateko orain dela hainbat hamarkadatako garraioari buruz, eta pasadizo ugari ere kontatu zituzten.

Txurdinagabarriko adinduek eta Begoñazpiko gazteek Diligentziatik Bizkaibusera erakusketan Txurdinagabarriko adinduek eta Begoñazpiko gazteek Diligentziatik Bizkaibusera erakusketan Txurdinagabarriko adinduek eta Begoñazpiko gazteek Diligentziatik Bizkaibusera erakusketan Txurdinagabarriko adinduek eta Begoñazpiko gazteek Diligentziatik Bizkaibusera erakusketan Txurdinagabarriko adinduek eta Begoñazpiko gazteek Diligentziatik Bizkaibusera erakusketan

 

Tagged with: , , , ,
Posted in Aita Menni