Txurdinagabarrik udako ekintzak abiarazi ditu

Udako jarduerak

Adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan eta bertako Eguneko Zentroan udako ekintza bereziei eman diegu hasiera, eguraldiak uzten duen heinean, aire zabalean gozatzeko helburuarekin.

Asteartero goizean, talde bat Egoitzatik irteten gara paseoan buelta bat ematera, ariketa pixka bat egin eta hankak luzatzera.

Asteazkenero, eguraldiak uzten badu, egoiliarrak eta begiraleak ganbarara igarotzen gara, eguzkia hartzera, hankak uretan sartzera eta ekintzaren abt egitera (egunkaria irakurri, uretako jolasak, pilota jolasak, mahai jokoak, musika entzun…). Joan den asteazkenean, hilak 21, udari ongietorria eman ahal izan genion ganbarara igo eta eguzkia hartuz eta igerileku puzgarrian freskatuz.

Ostiraletan, ona egiten badu, goizean Doña Casilda parkera edo Artxanda mendira joaten gara txangoan, eta bertan paseo bat eman, kalteko gimnasioetan ariketa egin edo zerbait pikatzen dugu. Txarra egiten badu, Iberdrola Dorrearen ondoko kafetegi batera joaten gara.

Eta arratsaldero, ona egiten badu, kalera irteten gara ekintza ludikoak egitera (dantza, boloetan aritu, dianan, pilotan, kanastan…). Eta, txarra egiten badu, ekintza bereziak egiten ditugu Egoitza barruan, esaterako, udako zinema, abesbatza, yoga egokitua, barreterapia, Xbox, etab. Arratsaldeko ekintza horietan familiek ere parte hartzen dute.

Eguneko zentroan, hilean bi ostegunetan txangoan irteten gara Doña Casilda parkera eta beste bi ostegunetan ganbarara igotzen gara paseatzera edo beste ekintza batzuk egitera.

 

Txurdinagabarrik udako ekintzak abiarazi ditu Txurdinagabarrik udako ekintzak abiarazi ditu Txurdinagabarrik udako ekintzak abiarazi ditu Txurdinagabarrik udako ekintzak abiarazi ditu Txurdinagabarrik udako ekintzak abiarazi ditu Txurdinagabarrik udako ekintzak abiarazi ditu

Tagged with: , , ,
Posted in Aita Menni