Txurdinagabarrik 2020. urte zoriontsua opa dizue!

Nochevieja 2019 en la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Bilboko Txurdinagabarri adinekoen egoitzan, handizki eman genion ongi etorria 2020. urte berriari Urtezahar gaueko festan.

Zentroko areto nagusia ekitaldirako prestatu eta apaindu genuen; ekitaldian, egoiliarrek, familiek eta langileek parte hartu zuten. Hainbat saski ere prestatu genituen, festan bildutako pertsonen artean zozketatzeko.

Aretoaren erdian, ederki ikusteko moduan, panel handi bat zegoen, eta bertan idatzi genituen urte berrirako gure desiorik onenak. Haren aurrean argazkiak atera genituen, eta hantxe entzun genituen kanpaiak ere, gure kasuan, 12 ordu aurreratuta.

Kopak gora altxa, eta topa egin genuen 2020. urtearen alde, eta, aukerarako dotore jantzita geundela, Koldok interpretatutako abestien erritmoan dantzatzeari ekin genion. Koldok ia bi orduz eduki gintuen mugimenduan, atzoko eta gaurko abesti ezagunenekin.

2020. urte zoriontsua!

Urtezaharra Txurdinagabarri Egoitzan Urtezaharra Txurdinagabarri Egoitzan Urtezaharra Txurdinagabarri Egoitzan Urtezaharra Txurdinagabarri Egoitzan Urtezaharra Txurdinagabarri Egoitzan Urtezaharra Txurdinagabarri Egoitzan Urtezaharra Txurdinagabarri Egoitzan Urtezaharra Txurdinagabarri Egoitzan Urtezaharra Txurdinagabarri Egoitzan

Posted in Aita Menni