Txurdinagabarri ere, Korrikaren alde!

La Residencia Txurdinagabarri, en la Korrika 2019

Apirilaren 11n, Korrika Bilbotik igaro zen eta Txurdinagabarri Egoitzako egoiliar eta senide batzuek bertan parte hartu genuen.

Egoitzan Euskara Tailer bat daukagu, eta aurten tailer horretan erabaki dugu hilaren 4an Nafarroako Gares herritik abiatu eta hilaren 14an Gasteizera iritsi den ibilaldian parte hartzea. Eguraldia txarra egin bazuen ere, ez genuen atzera egin, eta zira jantzita Txurdinaga auzoko kaleetara irten ginen lekukoa igarotzean eta distantzia nahiko luzea egin genuen “Tipi tapa, tipi tapa, Korrika!” eta “Ika, ika, ika, hemen dator Korrika” leloen erritmoan.

 

Txurdinagabarri Egoitza, Korrikan Txurdinagabarri Egoitza, Korrikan

 

Posted in Aita Menni