Txurdinagabarri Egoitzak maitasuna eta adiskidetasuna ospatu ditu

San Valentín 2020 en la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Otsailaren 14an, San Valentin egunean, Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan maitasunaren eta adiskidetasunaren eguna ospatu genuen.

Astean zehar egun horretarako prestatu ginen, oparitzeko hainbat eskulanak eginez: egun batean, goizean, solairu batzuetan txartelak egin genituen bihotzekin eta maitasun esaldiekin gure familiei oparitzeko, beste egun bateko arratsaldean, Belaunaldi arteko Programan, barruan mezuak zituzten bihotzak egin genituen, hilaren 14an harreran jartzeko, Egoitzako eta Eguneko Zentroko senideek, egoiliarrek eta langileek hartu ahal izan zitzaten.

Hilaren 14an, beheko solairuan, dinamika bat egin genuen: lehenengo gutun azal txiki batzuk muntatu behar genituen, barruan mezu polit bat jarrita, elkarren artean oparitzeko. Gutun azal guztiak eginda genituenean, elkarri pasatzen genizkion, “To my love” abestiaren erritmoan, eta, musika gelditzen zenean, bakoitza gutun azal batekin geratzen zen, eta denen artean irakurtzen genuen egokitu zitzaizkigun mezuak.

San Valentin jaiak III. mendean du jatorria, Erroman, Klaudio II.a enperadore zela. Enperadoreak uste zuen gazte ezkongabe eta lotura sentimentalik gabeek errendimendu hobea zutela guda zelaian, eta, horregatik, gazteen arteko ezkontzak debekatu zituen. Valentin izeneko apaiz batek aurre egin zion enperadorearen aginduari, eta, isilpean, ospatzen jarraitu zuen, eta azkenean enperadoreak heriotzara kondenatu zuen, 279. urteko otsailaren 14an.

Horregatik, San Valentin maiteminduen zaindaritzat hartzen da, eta otsailaren 14an ospatzen da.

 

Txurdinagabarri Egoitzak maitasuna eta adiskidetasuna ospatu ditu Txurdinagabarri Egoitzak maitasuna eta adiskidetasuna ospatu ditu Txurdinagabarri Egoitzak maitasuna eta adiskidetasuna ospatu ditu Txurdinagabarri Egoitzak maitasuna eta adiskidetasuna ospatu ditu Txurdinagabarri Egoitzak maitasuna eta adiskidetasuna ospatu ditu Txurdinagabarri Egoitzak maitasuna eta adiskidetasuna ospatu ditu Txurdinagabarri Egoitzak maitasuna eta adiskidetasuna ospatu ditu Txurdinagabarri Egoitzak maitasuna eta adiskidetasuna ospatu ditu Txurdinagabarri Egoitzak maitasuna eta adiskidetasuna ospatu ditu Txurdinagabarri Egoitzak maitasuna eta adiskidetasuna ospatu ditu Txurdinagabarri Egoitzak maitasuna eta adiskidetasuna ospatu ditu Txurdinagabarri Egoitzak maitasuna eta adiskidetasuna ospatu ditu Txurdinagabarri Egoitzak maitasuna eta adiskidetasuna ospatu ditu

Posted in Aita Menni