Txurdinagabarri Egoitzak 11 urte bete ditu

Hilaren 5ean, Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzak inauguratu zenetik 11. urteurrena ospatu zuen, ongi ospatu ere.

Goizean prestaketa guztiak egin genituen, eta aretoa apaindu genuen egoiliarrek aurreko egunetan egindako eskulanekin.

Ondoren, meza izan genuen, eta bertan parte hartu zuten egoiliarrek beraiek zein senideek eta Egoitzako langileek.

Arratsaldean txokolatada bat egin genuen eta, txokolate beroa eta bizkotxoak hartzen ari ginela, bideo bat ikusi genuen, 11 urte hauetan Egoitzan egin diren ekitaldi, jai eta ospakizunen argazkiekin.

Txokolatada amaitu eta gero, Koldo musikariaren bisita izan genuen, tarteka gure Egoitzara zein Durango Barandiaran Egoitzara etortzen baita. Bere organoaren eta ahotsaren bidez, abesti tradizionalak gogorarazi zizkigun, esaterako, bilbainadak, eta baita modernoago beste batzuk ere. Beti bezala, lehertu arte aritu ginen kantuan eta dantzan.

Eguna pozez beteta amaitu zen, datorren urtea laster etortzeko gogo biziarekin, berriro ere Egoitzaren urteurrena ospatu ahal izateko.

 

Txurdinagabarri Egoitzak 11 urte bete ditu

Txurdinagabarri Egoitzak 11 urte bete ditu

Txurdinagabarri Egoitzak 11 urte bete ditu

Posted in Aita Menni