Adineko pertsona

“Solasaldi zurigorria – Nagusiak, geureak”, Txurdinagabarriko jarduera berria

Bilboko Txurdinagabarriko Adinekoen Egoitzak jarduera berria izango du abendutik aurrera astero: “Solasaldi zurigorria – Nagusiak, geureak”. Hor, Athletic taldearen partida izango da gai nagusia, baina zentroko adinekoak elkartzeko, parte hartzeko, sozializatzeko eta gozatzeko lekua izango da.

Solasaldiak Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioko (FEAFV) komunikazio-zuzendaria den Andoni Ayarzak zuzendu eta moderatuko ditu. Ayarza, kazetaria, futbolari profesional ohia eta Athletic taldeko Jokalari Ohien Elkarteko (AEA) kidea da.

Ordubete eta erdiko solasaldi-eztabaida izango da, eta ikus-entzunezkoez baliatuko dira, Athleticek Ligako Txapelketaren azken jardunaldian jokatuko azken partida ikusteko.

Jarduera honen bidez, Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerrean parte hartu zuten narriadura kognitiboa duten pertsonek kirol honekin zerikusia duen beste jarduera okupazional bat egiteko aukera izango dute.  Tailerrean parte hartu ez zutenentzat, topatzeko, hitz egiteko eta sozializatzeko aukera izango da, oro har futbolari buruz eta berezi Athletic taldeari buruz aritzeko. Azken finean, asmoa da parte-hartzaileak entretenitzea eta ongizatea ematea futbolaren tresna erabiliz.

Parte-hartzaileek Athleticen azken partidaren laburpen-bideo batekin hasiko dute saioa, eta hortik aurrera taldeko jokalari-zerrendari, arbitroaren eginkizunari edo publikoaren portaerari buruz hitz egingo dute. Horrez gain, partidu horretan gehien gustatu zaien “lehoia” aukeratuko dute, eta “porra” batean parte hartuko dute.

Albiste gehiago

Varias residentes de Txurdinagabarri y trabajadoras posan delante de un mural con la palabra Orgullosas

Emakume izateaz harro

Las cinco monitoras de Txurdinagabarri posan con la Sardina de Carnaval

Sardina datorren urtera arte agurtu dugu

Dos mujeres, con máscaras de carnaval hechas con cartulina

Inauterietako maskaren familia tailerra

Hiru pertsona, horietako bat gurpil-aulkian, disko-denda baten aurrean

80ko hamarkadako punkean murgiltzen

Adineko pertsonen talde bat, aulki batean eta gurpil-aulkietan eserita

Eguzkitan, Etxebarria parkean

Goizean erosketak egiten Ikean

Goizean erosketak egiten Ikean

Esker onaren edertasuna

Esker onaren edertasuna