San Valentinek maitasunez bete du Txurdinagabarri Egoitza eta Eguneko Zentroa

San Valentin

Beste urte batez Kupido etorri da Txurdinagabarri Adinekoen Egoitza eta Eguneko Zentrora, maitasuna banatzeko. Ospatzeko, zentroa maitasunaren koloreez janzteaz gain, aste honetan San Valentin egunarekin zerikusia duten zenbait jarduera egin ditugu.


Otsailaren 14an solairu guztietara igo ginen musika bereziarekin, denon artean besarkadak, musuak, laztanak eta hitz gozoak oparitzeko. Arratsaldean ospakizunarekin jarraitu genuen Begoñazpi ikastetxeko gazteekin. Maitasun handia banatu eta jasotzeaz gain, maitasun-mezuak zituzten bihotzak elkarri banatu zizkioten gure adinekoekin.

Asteazkenean maitasunari buruzko gauza berri eta bitxiak ikasi genituen, eta gure bizipenak eta esperientziak azaldu genituen egunkariari buruzko tailerrean.

Gainera, mezu positiboak eta maitasun-mezuak bidali dizkiete adinekoek senideei, langileei eta kideei zaku txikien bidez, ez ahazteko egun guztiak direla onak maitasuna emateko eta jasotzeko.

 

San Valentinek maitasunez bete du Txurdinagabarri Egoitza eta Eguneko Zentroa San Valentinek maitasunez bete du Txurdinagabarri Egoitza eta Eguneko Zentroa San Valentinek maitasunez bete du Txurdinagabarri Egoitza eta Eguneko Zentroa San Valentinek maitasunez bete du Txurdinagabarri Egoitza eta Eguneko Zentroa San Valentinek maitasunez bete du Txurdinagabarri Egoitza eta Eguneko Zentroa San Valentín en la Residencia y Centro de Día de Ancianos Txurdiagabarri de Bilbao San Valentinek maitasunez bete du Txurdinagabarri Egoitza eta Eguneko Zentroa

Posted in Aita Menni