#PillowChallenge Txurdinagabarri Egoitzan

Pillow Challenge en la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Konfinamenduan zehar, sare sozialetan hainbat proposamen eta desafio (challenges) planteatu dira, horietako asko zerbait desberdin eta originala eginez ongi pasatzeko helburu hutsarekin. Horietako bat #PillowChallenge da.


#PillowChallenge da argazki bat egitea, gerriko eta burko batez jantzita. Erdian estututako burkoaren formak “palabra de honor” eskotea duten soineko motz bat irudikatzen du, eta, ongi egiten bada, ondo ematen du gainera. Horregatik, pertsona asko, batez ere emakumeak, horrela ari dira argazkiak ateratzen sare sozialetan.

Txurdinagabarri adinduentzako Egoitzan oda horri “buelta bat eman” nahi zian diogu, eta une dibertigarri bat igaro desafioaren aitzakiarekin. Gure ikuspegia desberdina izanda, nolabait: burkoak erabili ordez, kuxinak erabili ditugu, koloretsuagoak direlako, eta, gainera, beste osagarri batzuk erabili ditugu, ahalik eta modurik originalean mozorrotzeko.

Horiek prestatuta, eta musikaren erritmoan, modelo pase bat egin dugu, bakoitzak bere sorkuntza erakusteko gainerako egoiliarren aurrean. Ez dakigu gure “modelitoak” sare sozialetako #PillowChallengeetan onartuko lituzketen, baina, barre egin, gogotik egin dugu, eta, gainera, eder asko agertzen gara!

 

Pillow Challenge Txurdinagabarri Egoitzan Pillow Challenge Txurdinagabarri Egoitzan Pillow Challenge Txurdinagabarri Egoitzan Pillow Challenge Txurdinagabarri Egoitzan Pillow Challenge Txurdinagabarri Egoitzan Pillow Txurdinagabarri Egoitzan Txurdinagabarri Egoitzan Txurdinagabarri Egoitzan Txurdinagabarri Egoitzan

Posted in Aita Menni