Paulina, ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan

Nueva persona mayor centenaria en la Residencia Txurdinagabarri de Bilbao

Txurdinagabarri Egoitzan hotsandiz ospatzen dugu norbaitek 100 urte betetzen dituenean, eta otsailaren 11n Paulina Sanchezi egokitu zitzaion txanda.
Paulina Moralejakoa denez (Caceres), jaiak jaioterria gogoraraztea nahi izan genuen, eta, horregatik, Extremadurari lotutako detaile batzuk prestatu genituen.

Ohikoa denez, modu berezian apaindu genuen Paulinaren solairua, bigarrena, kartelak, faroltxoak eta zapi batzuk erabiliz, jaietan Extremaduran emakumeek sorbaldan eraman dituztenak bezalakoak. Erakusmahai bat ere atondu genuen gure protagonistaren garai bateko zein oraingo argazkiekin.

Paulinak ere lurralde hartako zapi estanpatu tipiko bat jantzi zuen harro, eta krabelin bat, eta begiraleok alkandora zuriak, gerriko gorriak eta krabelinak jantzi genituen. Bere lurraldeko dantza tipiko bat entseatu genuen, Paulinaren aurrean dantzatzeko, eta asko hunkitu zen.

Eskuz egin genuen liburu bat ere oparitu genion, Extremadurari lotutako motiboekin, eta jaioterriko, Moralejako, hainbat argazkirekin; eskualdeko herriko jaietako eta plater tipikoetako argazkiak ere erabili genituen.

Bilboko Udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak ere etorri ziren, eta lore sorta bat oparitu zioten, koadro bat eta estatuatxo bat, eta, Paulina bere solairuan hain maitea denez, argazki asko atera zituen photocallean, lagun eta langile ugarirekin, egun zoragarri horretako oroitzapen polita gordetzeko.

Urtebetetze tarta ere ezin falta, kandelatxoekin, eta Paulinak putz egin zuen, eta ondoren tarte ona bat eman genuen dantzan eta Extremadurako ohiko abestiak kantatzen.

Mendeurrena beteta, oso urtebetetze berezia bizi izan zuen, etxekoez eta Egoitzako lagunez inguratuta.

 

Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan Ehun urteko beste lagun bat Txurdinagabarri Egoitzan

Tagged with: , ,
Posted in Aita Menni