Adineko pertsona

Patera solidario batek fondoak bildu ditu Libanon errefuxiatutako pertsonentzat

Patera solidaria

Kartoizko patera solidario batek apirilaren 18ra arte Aita Menni egoitza eta zentroetatik egingo du ibilbidea, Libanon errefuxiatutako siriarrentzako fondoak biltzeko.
Ekimenak, Aita Menniko Gizarte proiektu eta Elkartasun Arloak antolatua, dirua biltzeko ahalegina egiten du elikagaiak, berokiak, mantak, berogailuak eta canping dendak erosteko Beqaa araneko kanpalekuetan errefuxiatutako 12 familientzat, Libanon,URDA Spain erakundearen “Partekatu zure berotasuna” kanpainaren baitan.

Arrasateko Aita Menni Ospitalean eta Aita Mennik Bizkaian eta Gipuzkoan dituen kalte zerebraleko eta osasun mentaleko beste zentro batzuetan ere egongo da patera 24ra arte, eta bertan pazienteek, senideek, langileek eta nahi duen pertsona orok dohaintza utzi ahalko du.

Patera solidarioaren ibilbidea:

Ekarpenen helmuga:

  • 11 €ren truke familia errefuxiatu batentzako manta sorta bat eskuratzen da.
  • 20 €ren truke familia bati oinarrizko elikadura premiak 2 asterako estaltzeko nahikoa den sorta batekin ematen zaio laguntza: arroza, pasta, lekaleak, olioa eta hainbat kontserba.
  • 30 €ren truke familia bati negurako berogailua izateko laguntza ematen zaio.
  • 40 €ren truke txeke trukagarri bat ordaintzen da, desplazatutako familia batek negurako oinarrizko berokiak eros ditzan.