Olinpiadak Txurdinagabarrin

Olimpiadas en la Residencia de mayores Txurdinagabarri de Bilbao

Tokioko Joko Olinpikoak aitzakia izan dira Txurdinagabarri Egoitzan gure jarduera fisikoari aniztasuna gehitzeko eta dibertigarriagoak egiteko.

Aurreko astean, eskulanen tailerretan dekorazioa eta dortsalak prestatzen aritu ginen, eta eguraldi ona aprobetxatuz, teilatuko terraza gure estadio olinpikoa bihurtu genuen. Hala ere, proba batzuk beste egoitza olinpiko batean egin behar izan genituen, barrualdeetan.

Solairu guztietako egoiliarrek parte hartu zuten lehiaketetan, besteak beste, saskibaloian, futbolean, tenisean, golfean, xabalina jaurtiketan, halterofilian, eskubaloian, arraunketan eta arku tiroan.

Lehiaketak oso zirraragarriak eta lehia handia egon zen, eta, ohi bezala, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak emateko ekitaldiarekin amaitu ziren. Baina argi geratu zen Txurdinagabarrin denok garela txapeldun.

 

Tagged with: ,
Posted in Aita Menni