Nock Magoa umore eta magia gehiagorekin itzuli da Txurdinagabarri Egoitzara

Magia en la Residencia de mayores Txurdinagabarri de Bilbao

Duela gutxi, Nock Magoaren beste bisita bat hartu dugu adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan, eta berriro harritu gaitu bere trukoekin.

Maiatz guztietan, Bilboko Udaleko Kultura Sailak Txurdinagan eta Otxarkoagan antolatzen dituen Magia Topaketak direla eta, magiaren artistak egoitzara ere etortzen dira. Horietako batzuek, gainera, urtean zehar ere bisitatzen gaituzte, esaterako, Nock Magoak; orain duela bi urte zur eta lur utzi gintuen, eta joan den 14an ere berriro aritu zen Txurdinagabarrin.

Nocken emanaldietan hainbat magia truko agertzen dira, umore handiz jantziak, eta, horregatik, oso arratsalde entretenigarria igaro genuen. Bere trukoetan laguntzeko Egoitzako egoiliarrak, senideak eta langileak erabilita, barre eginarazi zigun, eta halaber liluratu gintuen ikuskizunarekin.

 

Nock Magoa umore eta magia gehiagorekin itzuli da Txurdinagabarri Egoitzara Nock Magoa umore eta magia gehiagorekin itzuli da Txurdinagabarri Egoitzara

Posted in Aita Menni