Adineko pertsona

“Lehoiak” egun batez San Mamesen

San Mamesen
San Mamesen

Durangoko eta Bilboko adinduentzako Joxe Miel Barandiaran eta Txurdinagabarri egoitzetako egoiliarrek Athleticen Museo berria bisitatu zuten hilaren 7an, eta tour oso bat egin zuten San Mames estadioan zehar, Futbolean Oinarritutako Erreminiszentzia Tailerretan egiten dituzten zaioen barruan.

Egoiliarren taldean senideak eta Aita Mennik kudeatzen dituen egoitzetako langileak ere baziren, eta, Katedralera iritsi zirenean, harrera egiteko prest zituzten Athletic Klubeko Jokalari Ohien Elkarteko (AEA) lehendakari Jose Angel IribarFEAFVko lehendakari Juan Maria Zorriqueta, AEAko Zuzendaritza Batzordeko kide Pablo Otaolea, Javi Gonzalez eta Imanol Aguiar, jokalari txuri-gorri ohiak eta tailerren dinamizatzaileak, eta Andoni Ayarza, bera ere bilbotar klubeko jokalari ohia eta FEAFVko Komunikazio zuzendaria.

Museoan ikusi ahal izan zituzten objektu, irudi eta bideoek klub txuri-gorriaren historiaren une gogoangarriak gogorarazi zizkioten taldeari. Himnoak kantatu zituzten eta Iribar birtual bati gola egitera probatzeko aukera ere izan zuten, benetako Iribar beraren aurrean. Museo berriaren dekorazio eta argiteria ikusgarriak harritu egin zuen taldea, eta prentsa aretoa ere bisitatu ahal izan zuten, palkoa, aldagelak… baita zelaira irten eta belarra zapaldu ere, egun batez “lehoi” izatea zer den sentitzeko.