Adineko pertsona

Joxe Miel Barandiaran zentroko zenbait egoiliarrek arteterapia tailer batean parte hartu dute

Joxe Miel Barandiaran zentroko zenbait egoiliarrek arteterapia tailer batean parte hartu dute

Zentroko 15 egoiliarrez osatutako talde batek arteterapia tailer batean parte hartzeko aukera izan dute maiatzean eta ekainean. Arteterapia artea lehen mailako komunikazio-bide moduan erabiltzen duen psikoterapia modu bat da. Haren bertuteetako bat da ez dela aurretik artean esperientziarik edo prestakuntzarik behar, izan ere, modalitate terapeutiko horren xedea pertsonak maila pertsonal batean aldaketak eta hobekuntzak garatzeko gai izatea da, horretarako material artistikoak erabiliz, babestutako inguru batean.

Terapia-modalitate hori eraginkorra izan daiteke irudimena aberasteko, gizarte-elkarrekintza bideratzeko edota sustatzeko eta autoestimua, erabilgarri izatearen sentimendua eta adinekoen autonomia hobetzeko. Egiten diren artelanek helburu estetikorik ez dutenez, eta garrantzitsuena besteekin elkarri eragiteko aukera izatea denez, gizarte-gaitasunak garatzen eta gogo-aldartea hobetzen laguntzen dute.

Parte-hartzaileak pozik agertu dira Zentroko kide guztiei erakutsi ahal izan dietelako azken emaitza, ororen lekuetan jarri dituztelako ikusgai.

Arteterapia taillerra

Albiste gehiago

Varias residentes de Txurdinagabarri y trabajadoras posan delante de un mural con la palabra Orgullosas

Emakume izateaz harro

Las cinco monitoras de Txurdinagabarri posan con la Sardina de Carnaval

Sardina datorren urtera arte agurtu dugu

Dos mujeres, con máscaras de carnaval hechas con cartulina

Inauterietako maskaren familia tailerra

Hiru pertsona, horietako bat gurpil-aulkian, disko-denda baten aurrean

80ko hamarkadako punkean murgiltzen

Adineko pertsonen talde bat, aulki batean eta gurpil-aulkietan eserita

Eguzkitan, Etxebarria parkean

Goizean erosketak egiten Ikean

Goizean erosketak egiten Ikean

Esker onaren edertasuna

Esker onaren edertasuna