Joxe Miel Barandiaran zentroko egoiliarrek proiektu batean lagundu diete Maristetan Mekanizazioa ikasten duten ikasleei

Joxe Miel Barandiaran zentroko egoiliarrek proiektu batean lagundu diete Maristetan Mekanizazioa ikasten duten ikasleei

Duela gutxi zenbait topaketaz gozatzeko aukera izan ditugu Joxe Miel Barandiaran egoitzan Durangoko Maristetan Mekanizazioko Ingeniaritza ikasten duten ikasleen talde batekin. Elkarrekin egindako jarduera-saio hauen helburua ikasleei egiten ari diren proiektu baterako informazioa lortzea da. Proiektu horretan bolak jaurtitzen dituen tresna bat prestatu dute. Tenisean entrenatzeko erabiltzen diren pilota-jaurtitzaileen antzekoa da, baina kasu honetan badu berezitasun bat: arrazoiren batengatik motrizitate-arazoak dituzten pertsonentzat da.

Ikasleek zenbait jolas egin zituzten egoiliarrekin, hala nola bola-jokoa, eraztunak, dianak edo ping-pong, izan ere, bolak eta beste objektu batzuk jaurtitzen dira, eta horri esker, objektiboagoak izan daitezke bolak jaurtitzeko erabiltzen duten tresnan bolak zer abiadura izan behar lukeen kalkulatzerakoan.

Egoiliarrak pozik agertu ziren zenbait egunetan handik igaro ziren gazteekin, eta agertutako jarrera bikainarekin. Horrela, oso saio dibertigarriak izan ziren egoiliarrentzat nahiz ikasleentzat.

Denok espero dugu zorte handia izatea bere proiektuan, eta ea ikusten dugun eta probatzeko aukera izaten dugun.

Joxe Miel Barandiaran zentroko egoiliarrek proiektu batean lagundu diete Maristetan Mekanizazioa ikasten duten ikasleei Joxe Miel Barandiaran zentroko egoiliarrek proiektu batean lagundu diete Maristetan Mekanizazioa ikasten duten ikasleei

Posted in Durango - Joxe Miel Barandiaran Egoitza