Joxe Miel Barandiaran egoitzako zenbait egoiliarrek kultura arteko tailer batean parte hartu dute etorkinekin

Kultura arteko tailerra

Joxe Miel Barandiaran egoitzako egoiliarrez eta etorkinez osatutako 35 pertsonako talde batek Durangoko Udalak, Ignacio Ellacuría Fundazioak eta egoitzak berak sustatutako kultura arteko tailer batean parte hartu dute elkarrekin apiril, maiatz eta ekainean.

Proiektuaren hasiera bateko helburua adinekoentzako eta etorkinentzako herritarren arteko eremuak eta gizarteratze-eremuak sortzen laguntzea, eta gizartean baztertuta dauden etorkinei emandako gizarte-eginkizuna aldatzea zen, erkidegoan rol aktiboa izan dezaten, erkidegoko proiektuetan boluntario moduan parte hartuz.

Taldea hiru alditan bildu da: lehenengo biak egoitzan, eta hirugarrena, Urkiolara elkarrekin egindako ibilaldi batean. Horrela, Santutegian izateaz gain, kultura bakoitzaren berezko elementuak partekatu dituzte, hala nola bertako produktuak eta abesti herrikoiak.

Marije, zentroko erabiltzailea eta tailerreko parte-hartzaileetako bat, pozik agertu da esperientziarekin, eta honen moduko jardueretan errepikatu nahi duela adierazi du. “Zein atseginak diren! Oso ongi pasatu dugu… Eta zein ondo prestatzen duten janaria! Etxera heltzean jogurt bat besterik ezin izan dut jan. Iaz egin nuen euskara-ikastaro batean ezagutu nuen taldeetako bat eta oso jatorra da. Espero dut oso ongi joatea denei, eta egoitzara etortzea bisita egitera, edo Durangotik topatzea egunen batean”.

Kultura arteko tailerra Kultura arteko tailerra

Posted in Durango - Joxe Miel Barandiaran Egoitza