Adineko pertsona

Joxe Miel Barandiaran Egoitzako Oroipen Tailerra Lezaman izan da eta “lehoiak” ezagutu ditu

El Taller de Reminiscencia de la Residencia Barandiaran visita Lezama y conoce a los "leones"

Durangoko Joxe Miel Barandiaran Adineko Egoitzan egiten ari den Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerreko parte-hartzaileen taldea Athletic klubak Lezaman dituen zelaian izan zen atzo zentroko profesionalekin eta senideekin batera. Taldeak entrenatzen duen eta jokalarien harrobia duen lekua da hain zuzen.

Instalazio zuri-gorrietan Jose Angel Iribar izan zen anfitrioia, futboleko mitoa eta Athleticeko Jokalari-ohien Elkarteko (AEA) presidentea dena. Haiekin batera, Tailerreko antolatzailea eta Juan Mari Zorriqueta –Futbolari Beteranoen Elkarteko Espainiako Federazioko (FEAFV) presidentea – eta Andoni Ayarza – FEAFVko Komunikazio-burua eta Tailerreko koordinatzailea– jokalari ohiak ere izan ziren.

Bestalde, taldea Lezamako instalazioetatik ibili zen, bi mitoen (Telmo Zarra eta “Piru” Gainza) bustoen ondoan eta San Mameseko arkuaren aurrean atera zituzten argazkiak, eta Ernesto Valverde entrenatzaileak Athleticeko lehen mailako jokalariekin egindako entrenamendua ikusi zuten.

Saioaren amaieran, Iraizoz, Lekue, Raúl García, Iturraspe, Gurpegui, Muniain, Saborit, Bóveda, Sabin Merino, Vesga, San José, Herrerín, Eraso, Balenziaga, Susaeta, Elustondo eta Mikel Rico jokalariak taldearekin hitz egiten eta argazkiak ateratzen egon ziren. Jokalarien hurbiltasunarekin eta agertutako maitasunarekin gozatu egin zuen taldeak.

(Argazkiak: Futbolari Beteranoen Elkarteko Espainiako Federazioa)

Joxe Miel Barandiaran Egoitzako Oroipen Tailerra Lezaman izan da eta "lehoiak" ezagutu ditu Joxe Miel Barandiaran Egoitzako Oroipen Tailerra Lezaman izan da eta "lehoiak" ezagutu ditu Joxe Miel Barandiaran Egoitzako Oroipen Tailerra Lezaman izan da eta "lehoiak" ezagutu ditu Joxe Miel Barandiaran Egoitzako Oroipen Tailerra Lezaman izan da eta "lehoiak" ezagutu ditu

 

Noticia

Albiste gehiago

Varias residentes de Txurdinagabarri y trabajadoras posan delante de un mural con la palabra Orgullosas

Emakume izateaz harro

Las cinco monitoras de Txurdinagabarri posan con la Sardina de Carnaval

Sardina datorren urtera arte agurtu dugu

Dos mujeres, con máscaras de carnaval hechas con cartulina

Inauterietako maskaren familia tailerra

Hiru pertsona, horietako bat gurpil-aulkian, disko-denda baten aurrean

80ko hamarkadako punkean murgiltzen

Adineko pertsonen talde bat, aulki batean eta gurpil-aulkietan eserita

Eguzkitan, Etxebarria parkean

Goizean erosketak egiten Ikean

Goizean erosketak egiten Ikean

Esker onaren edertasuna

Esker onaren edertasuna