Jose A. Ezquerra, Aita Menniko Adinekoen Arloko koordinatzailea, Lares Euskadiko lehendakari berria

Jose Antonio Ezquerra, responsable de Psicología de Aita Menni

Lares Euskadi —adinekoak artatzeko irabazi asmorik gabeko egoitza eta zerbitzuen euskal elkartea— Zuzendaritza Batzordeak Jose Antonio Ezquerra Iribarren hautatu du lehendakari berria izateko, Aita Menniko Adinekoen Arloko koordinatzailea.

Ezquerrak Zorroaga Fundazioko gerente Mikel Mirena Agirrezabal ordeztuko du karguan, zeinak Batzordeko kide izanik jarraituko baitu bere zeregnak egiten. Batzordeak eskerrak ematen dizkio hainbat urtez “egindako lan bikainagatik”.

Lares Euskadi Lares Federazioko kidea da; estatu mailako erakunde bat da, eta sektorean menpekotasunaren esparruan diharduten irabazi asmorik gabeko erakunde guztiak biltzen ditu, erakunde horiek adinekoak, desgaitasuna dutenak zein zaurgarritasun egoeran daudenak artatzen dituztelarik.

Federazioak mila zentro baino gehiagoren interesak defendatzen ditu negoziazio kolektiboaren esparruan, eta erakunde publiko eta pribatuen arurean, maila nazionalean zein internazionalean.

Lares Euskadik 36 zentro hartzen ditu, egoitzen eta eguneko zentroen artean, 3.694 oherekin, eta eguneko 626 tokirekin. Laresek adinekoak artatzen ditu, menpekotasuna, desgaitasuna edo gizartetik baztertzeko arriskua dutenak, betiere kudeaketa solidarioaren prismarekin. Lares Federazioko kideak Espainia osoan 1.050 zentro eta zerbitzu biltzen dituzten 17 elkarte autonomiko dira.

Lehendakari berriari buruz

Jose Antonio Ezquerra Iribarren psikologo klinikoa da, Deustuko Unibertsitatean lizentziatua, eta Psikologia Klinikoko masterra eta Osasun Mental eta Teknika Psikoterapeutikotako masterra ditu erakunde beretik. Halaber, erakunde horretan irakasletza lana ere garatu du, Psikologiako graduan, eta gaur egun Gerontologiako Masterreko eta Psikologia Orokor Sanitarioko Masterreko irakaslea da.

1994an sartu zen Aita Menniko profesionalen taldean, piskologo kliniko moduan, eta 2005etik 2017ra Aita Menni Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria izan zen; erakunde horrek kudeatzen ditu Bizkaiko eta Gipuzkoako adinekoentzako arreta zentroak. Gaur egun, Aita Menniko Adinekoen Arloko koordinatzailea da.

Posted in Aita Menni