Jarduera bereziak itzuli dira Barandiaran Egoitzara

Urte eta erdi luze baten ondoren, azkenean, Durangoko Barandiaran Egoitzan Covid-19aren ondorioz bertan behera geratu ziren jarduera bereziei berrekin ahal izan diegu.

Boluntario taldea berriro etorri zaigu bisitan, eta haiekin batera jarduera berri bat egiten ari gara, “Nire abesti kuttuna” izenekoa, non esanahi berezia izan duten edo gure bizitzan zehar ezagunak izan diren abestiak gogoratzen ditugun. Jarduera asko gustatzen ari zaigu, eta eskertzen dugu boluntarioak berriz ikustea eta haiekin barre egitea.

Txangoekin ere hasi ahal izan gara, eta etapa berri honetako lehena Urkiolara izan da. Egun bikaina igaro dugu, Santutegia eta inguruak bisitatuz.

De excursión por Urkiola De excursión por Urkiola De excursión por Urkiola De excursión por Urkiola

Tagged with: ,
Posted in Aita Menni