J.M. Barandiaraneko egoiliarrak, Durangoko Jesusen Nekaldiko entsegu orokorrean

Jesusen Nekaldiko entsegu orokorrean

Astelehenean, apirilak 10, Joxe Miel Barandiaran egoitzako egoiliar batzuk, senideekin, boluntarioekin eta langileekin batera, Durangoko Santa Ana plazan egiten den Jesusen Nekaldiko antzezpeneko entsegu nagusira joan ginen.

Bizkai osoko ehunka lagun gerturatzen dira urtero hiribilduan egiten den Jesusen azken afariaren eta heriotzaren antzezpenera. Guk horretaz egun batzuk lehenago primiziaz gozatzeko aukera izan genuen. Guztira, zentroko 17 lagun atera ginen arratsaldeko 20:30ean eta berandu arte egon ginen begira.

Taldeko partaideek esperientziaren inguruko oso balorazio ona egin dute. Haietako batzuek aurreko urteetan ikusia zuten, baina bazeuden esperientzia hori aurretik sekula bizitzeko aukerarik izan ez zutenak ere. Horietako batzuk ziren Carmen Larruscain edo María Pardo eta, antzezpenaren amaieran, honako hauek aipatu zituzten: “asko hunkitu nau… negar egiteko gogoa nuen” eta “oso hunkigarria iruditu zait antzezpenaren errealismoagatik”.
Antzezpena amaitzean, Jesusen eta Mariaren rolak egin zituzten aktoreekin argazkiak ateratzeko aukera izan genuen. Gainera, egindako lanagatik gure zorionik beroena eman genien.

Eta hotz egiten zuen eta loari orduren bat lapurtu genion arren, esperientziarekin poz-pozik itzuli ginen.

J.M. Barandiaraneko egoiliarrak, Durangoko Jesusen Nekaldiko entsegu orokorrean J.M. Barandiaraneko egoiliarrak, Durangoko Jesusen Nekaldiko entsegu orokorrean

 

Posted in Aita Menni