Ipuin kontalariak Txurdinagabarri eta Begoñazpiko Belaunaldiarteko Programan

Txurdinagabarriko egoiliarrak Begoñazpi ikastetxean izan dira berriki, gure Egoitzatik ez oso urrun, lehen hezkuntzako 3. mailako haurrekin ipuin kontalarien jarduera batean parte hartzeko.


Ekintza hori Bilboko Txurdinaga auzoko ikastetxe horretako adin ezberdinetako taldeekin garatzen dugun belaunaldiarteko programaren parte da, eta, bertan, adineko pertsonek programako gaztetxoekin prestatzen eta entseatzen dituzte kontatuko dituzten istorioak, horretarako txotxongilo batzuk eginez, ondoren haur txikienen geletan kontatuko dituzten ipuinak erakargarriagoak izan daitezen.

Ipuinak entzun ostean, haurrek istorioen edukiei edo haien bizitzari buruzko galderak egiten dizkiete adinekoei, eta elkarrizketa bat sortzen da. Polita izateaz gain, garrantzi handikoa da, adineko pertsonen eta egoitzen inguruko estereotipo asko apurtzen baitituzte. Adineko pertsonek biziki maite dute haurrez osatutako publikoari istorioak kontatzea, eta haurrentzat baliagarria da familiakoak ez diren beste adineko pertsona batzuekin harremana izateko, eta nola bizi diren ezagutzeko.

Ipuin kontalariak Txurdinagabarri eta  Begoñazpiko Belaunaldiarteko Programan

Ipuin kontalariak Txurdinagabarri eta  Begoñazpiko Belaunaldiarteko Programan

Ipuin kontalariak Txurdinagabarri eta  Begoñazpiko Belaunaldiarteko Programan

Tagged with: , , ,
Posted in Aita Menni