Ibaizabal ikastetxeko ikasleen bisita Barandiaran egoitzara

Martxoaren 2an, Ibaizabal ikastetxeko ikasleak Durangoko Adinduen Joxe Miel Barandiaran Egoitzara etorri ziren, Inauterien testuinguruan emanaldi bat egitera. Antzinako familiei eta ohiturei buruzko antzezlan bat jokatu zuten, propio aukeratutako mozorroak jantzita.

Emanaldian zehar eta ondoren, musika jarri zuten, eta denak animatu zituzten eurekin dantza egiteko: egoiliarrak, erizainak, laguntzaileak, etab.

Ikasleek globoak eta marakak eskaini zituzten guztiak ikuskizunean inplikatzeko. Antzezlanak 45 minutu iraun zuen, eta txalo zarta handiak jaso zituen bertan zeuden guztien aldetik.

 

Ibaizabal ikastetxeko ikasleen bisita Barandiaran egoitzara Ibaizabal ikastetxeko ikasleen bisita Barandiaran egoitzara

Tagged with: , ,
Posted in Aita Menni