Adineko pertsona

Hitzordu berria Durangaldeko Gimnasia Topaketetan

Encuentros de Gimnasia para personas mayores del Duranguesado

Joan den ekainaren 14an, Durangoko Joxe Miel Barandiaran adinekoen Egoitzako talde batek Durangaldeko Adinekoen Urteko Gimnasia Topaketan parte hartu zuen, Zaldibarren.


Topaketan 55 eta 102 urte bitarteko pertsonek parte hartu zuten, horien artean egonik, Barandiaran Egoitzakoez gain, Txintxirri taldeko kideak (Elorrio), Abadiñoko kiroldegikoak, Astarloa Egoitzakoak, Elorrioko kiroldegikoak eta Egoitzakoak eta Iurreta Udalekoak.

Barandiaran Egoitzaren taldean zegoen adin handieneko laguna, Gregorio Urionaguena, 102 urtekoa, eta Euskadi Irratiak elkarrizketa egin zion.

Barandiaran Egoitzako adinekoek euren esperientzia kontatu digute:

“Ostiralean, ekainak 14, mankomunitateak antolatutako adinekoen gimnasia topaketa izan genuen, Zaldibarreko Olazar frontoian.

Hainbat talde elkartu ginen, abesti desberdinekin, eta publiko askorekin.

Aurtengo aukeratu genuen abestia Izaroren La Felicidad izan zen, oso abesti gogoraerraza, eta primeran atera zitzaigun, aurrez egindako entsegu guztiei esker.

Hitzordu berria Durangaldeko Gimnasia Topaketetan 2019an

Gure emanaldia asko gustatu zitzaion publikoari, eta txalo ugari jaso genituen.

Gure koreografia amaitu eta gero, beste taldeen emanaldiez disfrutatu ahal izan genuen.

Zenbait opari egin zizkiguten. Gregoriorentzat, bere 102 urteengatik, Matilde eta Pilarrentzat 90 urte baino gehiago izateagatik, eta baita begiralearentzat ere.e.

Inor ez zen oparirik gabe geratu, gainerako parte hartzaileek ere oparia jaso baikenuen.

Hitzordu berria Durangaldeko Gimnasia Topaketetan 2019an Hitzordu berria Durangaldeko Gimnasia Topaketetan 2019an

Egunaz gozatzen jarraitzeko, Durangoko Gran Hotelera joan ginen, eta benetan ongi bazkaldu genuen eta Dj-aren erritmoan dantzatu.

Hitzordu berria Durangaldeko Gimnasia Topaketetan 2019an Hitzordu berria Durangaldeko Gimnasia Topaketetan 2019an Hitzordu berria Durangaldeko Gimnasia Topaketetan 2019an

Eguna nekatuta baina pozik eta aseta amaitu genuen, dena hain ongi atera zitzaigun eta.

Datorren urtean berriro!!”

Albiste gehiago

Varias residentes de Txurdinagabarri y trabajadoras posan delante de un mural con la palabra Orgullosas

Emakume izateaz harro

Las cinco monitoras de Txurdinagabarri posan con la Sardina de Carnaval

Sardina datorren urtera arte agurtu dugu

Dos mujeres, con máscaras de carnaval hechas con cartulina

Inauterietako maskaren familia tailerra

Hiru pertsona, horietako bat gurpil-aulkian, disko-denda baten aurrean

80ko hamarkadako punkean murgiltzen

Adineko pertsonen talde bat, aulki batean eta gurpil-aulkietan eserita

Eguzkitan, Etxebarria parkean

Goizean erosketak egiten Ikean

Goizean erosketak egiten Ikean

Esker onaren edertasuna

Esker onaren edertasuna