Hiri-ortuen proiektu bat jarri dugu abian Txurdinagabarriko Egoitzan

Joan den maiatzaren 23an lorezaintzarekin eta laborantzarekin zerikusia duen ekimen berri bat jarri genuen Bilboko Txurdinagabarriko Egoitzan.

Orain arte, lorezaintza edo laborantzako jarduerak abian jartzeko egin ditugun ahalegin guztiak asko kostatu zaigu gauzatzea, Egoitzan ez dagoelako berarenak diren kanpoko eremu egokirik. Hala ere, Huertik izeneko produktu bat dago. Substratua duten tamaina txikiko erretiluak dira, eta eremu txiki bat dugun tokian jar daitezke, loreak, landareak eta barazkiak landatzeko.

Proiektu honek hiri-ortu bat jartzeko aukera eman digu, barazkiak eta loreak egoitzan bertan landatzeko, modu errazean eta egoiliar guztien gaitasunetara egokituta.

Jarduerak oso harrera ona izan du egoiliarren eta senideen aldetik. Eta gainera lehen emaitzak ematen ari da:

  • Parte-hartzaile bakoitza bere ortuaz arduratzen da eta oso inplikatuta daude horretan.
  • Beren ortuei buruz hitz egiten dute elkarrekin, ilusioz, eta iraganeko bizipenak gogoratuz.
  • Narriadura kognitiboa duten pertsonengan sentsazioak nola pizten diren ikusi dugu.

Gure ortu txikiak nola hazten diren ikusteko irrikan gaude!

Hiri-ortuen proiektu bat jarri dugu abian Txurdinagabarriko Egoitzan Hiri-ortuen proiektu bat jarri dugu abian Txurdinagabarriko Egoitzan Hiri-ortuen proiektu bat jarri dugu abian Txurdinagabarriko Egoitzan Hiri-ortuen proiektu bat jarri dugu abian Txurdinagabarriko Egoitzan

Tagged with: ,
Posted in Aita Menni
0 comments on “Hiri-ortuen proiektu bat jarri dugu abian Txurdinagabarriko Egoitzan
1 Pings/Trackbacks for "Hiri-ortuen proiektu bat jarri dugu abian Txurdinagabarriko Egoitzan"
  1. […] Joan den maiatzean lanean hasi ginen barruko ortu txikiak lehen fruituak ematen hasi dira. Zenbait hiletan Huertik erretiluak zainduta, azkenean uzta biltzea lortu dugu: piper polit batzuk bildu ditugu. […]