Helbidea eta harremanetarako datuak:
Txurdinagabarri Adineko Pertsonen Egoitza.
Fernando Jimenez 8 (Txurdinaga).
48004 Bilbo (Bizkaia).
Tel.: 944 598 047 / Faxa: 944 598 049
Posta elektronikoko mezu bat bidali
Bisita-orduak: asteko egun guztietan 10:30etik 13:00etara; eta 15:30etik 19:30era.
Laguntza-eredua
Gure laguntza-proiektua lagundutako egoitza-eredu espezializatuan oinarritzen da. Giro atseginean eta maitagarrian, langile adituek laguntza integrala gizatasunez ematen dute, zaintzen ditugun pertsonen bizi-kalitatea ahalik eta handiena izan dadin. Erabiltzaileen eta beraien familien eskubideak uneoro errespetatzen ditugu.
Egoitza
Txurdinagabarri Egoitza Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzen sareko egoitza publiko bat da. Eraikina 2006koa da, eta azalerak 16.400 m2 eraikita dauzka, bost solairutan banatuta. Lur-zatia Bilboko Udaletxeak laga zuen.
Servicios Sociales Aita Menni S.L. enpresak kudeatzen du. Servicios Sociales Aita Menni S.L.-ek adineko pertsonen egoitzak kudeatzen jarduten du. Enpresaren jabea Aita Menni Ospitalea da: erakunde pribatua eta irabazi asmorik gabea da, eta Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien kongregazioarena da. Kongregazioa Aita Benito Menni-k sortu zuen 1898an. Buru-osasunaren, geriatriaren eta garuneko kaltearen arloko laguntza eskaintzen du, bai ospitale-zerbitzuetan, bai ospitaletik kanpoko zerbitzuetan.
Egoitzak guztira 85 logela bikoitz eta 58 banakako gela ditu, bost solairutan banatuta; eta besteren laguntza behar duten 228 egoiliar eduki ditzake.
Logela guztietan telebista-hargunea dago, bai eta apalak ere, egoiliarrak bere objektu pertsonalak han jar ditzan.
Zentroko beheko solairuan areto handi bat dago, senideak eta egoiliarrak elkarrekin egon daitezen. Horrez gain, solairu bakoitzean guztientzako aretoak daude, eta telebista eta erabilera anitzeko altzariak dituzte. Askotariko jarduerak egiten ditugu: haietako batzuk gaitasun mentalak eta gaitasun fisikoak zaintzeko dira; eta beste batzuk, ordea, ludikoagoak, ondo pasatzeko helburuz.
Gaitasun horiek egoiliar bakoitzaren gaitasun eta gustuetara moldatzen saiatzen gara. Jarduera horietako batzuk solairuan bertan egiten dira, eta beste batzuk 0. solairuko guztientzako eremuetan.
Hilero jarduera berezi bat antolatzen dugu, egoiliar guztiei eta haien familiei zuzenduta: esate baterako, Gabonak ospatzeko jaia, Inauteriak…

Habitación doble de la Residencia de personas mayores Txurdinagabarri de Bilbao