Helbidea eta harremanetarako datuak:
Aita Menni Adineko Pertsonen Egoitza
Gesalibar 15.
20509 Arrasate (Gipuzkoa)
Tel.: 943 794 411 / Faxa: 943 796 161
Posta elektronikoko mezu bat bidali
Bisita-orduak: asteko egun guztietan 10:30etik 13:00etara; eta 15:30etik 19:30era
Laguntza-eredua
Gure laguntza-proiektua lagundutako egoitza-eredu espezializatuan oinarritzen da. Giro atseginean eta maitagarrian, langile adituek laguntza integrala gizatasunez ematen dute, zaintzen ditugun pertsonen bizi-kalitatea ahalik eta handiena izan dadin. Erabiltzaileen eta beraien familien eskubideak uneoro errespetatzen ditugu.
Egoitza
Aita Menni Ospitaleko egoitza-eremua 2 unitatez osatuta dago, eta haietako bakoitzean 15 pertsonarentzako leku daude. Dementzia-prozesuan dauden adineko pertsonak zaintzeko diseinatuta daude. Udaletxearen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek bidaltzen dituzte erabiltzaileak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak esleitzen ditu.