Gure egoiliar Maria Ocejaren 100 urteak ospatu ditugu Barandiaran egoitzan

Celebración de centenaria en la Residencia de mayores Barandiaran de Durango

Apirilaren 20an, Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzan oso ospakizun berezia izan dugu: gure egoiliar Maria Oceja Madrazok 100. urtebetetzea bete du.

Urtebetetzearen egunean bertan etxekoekin ospatu ondoren, xanpainarekin topa eginez ere, hilaren 29an, astelehena, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Durango Udaleko ordezkariak hurbildu ziren Egoitzara, gure urteurrendunari lore sortak eta grabatu bat ematera. Opariak eman eta gero, luntxa izan genuen ordezkari instituzionalekin eta senideekin, eta arratsaldean bere solairuko 25 kideekin partekatu zuen urtebetetzeko tarta; lagunek “Zorionak zuri” abestu zioten.

Maria orain dela urtebete bat eskas sartu zen gure Egoitzan. Kantabriako Cicero herrian jaioa, beste 5 senideko familia batean, Miguelekin ezkondu zen jaioterrian, eta harekin osatu zuen familia, eta Durangora etorri ziren. Senara gazterik hil zen, 49 urterekin, eta harrezkero berak hartu zuen familiaren ardura, hainbat lanbidetan arituz. Mariak bi alaba eta seme bat ditu, eta bost biloba. Etxekoek diote emakume alaia dela, lagunartekoa eta langilea, eta beti gustatu izan zaiola berriketan aritzea eta lagunekin kartetan egitea, baita leku berriak ezagutzea ere.

Maria Ocejaren 100 urteak ospatu ditugu Barandiaran egoitzan Maria Ocejaren 100 urteak ospatu ditugu Barandiaran egoitzan Maria Ocejaren 100 urteak ospatu ditugu Barandiaran egoitzan Maria Ocejaren 100 urteak ospatu ditugu Barandiaran egoitzan Maria Ocejaren 100 urteak ospatu ditugu Barandiaran egoitzan Maria Ocejaren 100 urteak ospatu ditugu Barandiaran egoitzan Maria Ocejaren 100 urteak ospatu ditugu Barandiaran egoitzan

Tagged with: , ,
Posted in Aita Menni