Gizarte Integrazioko ikasleek ekintzak egin dituzte adinekoekin Txurdinagabarrin

Alumnos de Integración Social en la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Txurdinaga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko ikasleek Txurdinagabarri Egoitza bisitatu dute urtarrilean zehar, bertako funtzionamendua ezagutzeko eta hainbat ekintza garatzeko.


Txurdinaga LHIIk Gizarte Integrazioko Teknikariko goi mailako gradua eskaintzen du, eta hori ikasten ari diren neska-mutilak Txurdinagabarrin izan ziren, hilaren 16an, Egoitza eta Eguneko Zentroa ezagutzeko. Begiraleek hitzaldi berezi bat eman zieten, azaltzeko gure zentroaren funtzionamendua eta Egoitzan bizi diren edo Eguneko Zentrora joaten diren lagunen profilak.

LHIIko ikasleek, taldetan banatuta, adinekoekin egin litezkeen hainbat jarduera azaldu zituzten, eta begiraleen orientazioa jaso zuten horiek egiteko moduari buruz eta nola egokitu adineko pertsonen profiletara.

Ondoren, ekintzetan parte hartu behar zuten adinekoak gehitu ziren taldera, eta denek elkarrekin hainbat dinamika egin zituzten, elkar ezagutzeko eta elkarrengana hurbiltzeko.

21etik 24ra arteko astean, LHIIko gazteak arratsaldeetan itzuli ziren Egoitzara zein Eguneko Zentrora, planteatutako ekintzak egiteko, lau multzo handitan banatuta:: ekintza ludikoak, estimulazio kognitiboa, psikomotrizitatea eta jarduera plastikoak. Horrenbestez, besteak beste, adinekoek eta Gizarte Integrazioko etorkizuneko teknikariek argazkietarako markoak eta collageak egin zituzten, Trivialen, Memoryn eta dominoan aritu ziren, usainak asmatzeko txapelketa batean parte hartu zuten, globoekin jolastu ziren eta bolotan aritu ziren eta dantza saio bat egin zuten.

Belaunaldien arteko truke tailerretan bezala, horrelako ekintzek aukera ematen digute bi belaunaldi desberdin harremanetan jartzeko, elkar ezagutzea lortzeko eta elkarrengandik ikasteko, elkarrekin dibertitzeko eta errespetatzeko, eta, kasu honetan, Gizarte Integrazioko etorkizuneko teknikariak zeregin profesionalerako prestatzeko.

 

Gizarte Integrazioko ikasleek ekintzak egin dituzte adinekoekin Txurdinagabarrin Gizarte Integrazioko ikasleek ekintzak egin dituzte adinekoekin Txurdinagabarrin Gizarte Integrazioko ikasleek ekintzak egin dituzte adinekoekin Txurdinagabarrin Gizarte Integrazioko ikasleek ekintzak egin dituzte adinekoekin Txurdinagabarrin Gizarte Integrazioko ikasleek ekintzak egin dituzte adinekoekin Txurdinagabarrin

Tagged with: ,
Posted in Aita Menni