Gaztainak gozoak dira!

Castañada en la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Gaztainak hotzari lotu ohi zaizkion arren, Txurdinagabarri Egoitzan azaroan izaten ari den eguraldi ona aprobetxatu dugu goiko terrazan “gaztaina jana” antolatzeko.

Maiz igotzen gara ariketa fisikoa egitera, beste batzuetan jaiak antolatzen ditugu, eta, orain dela egun batzuk, Santu Guztien Egunaren bezperari lotuta, Euskal Herriko herri askotan ospatzen den gaztaina jana egiteko aprobetxatu genuen, gaztaina erre eguna.

Bi egunez, Egoitzan banatzen diren bi taldeak goiko terrazan ibili gara, eguraldi onaz, bistaz eta gaztaina beroez disfrutatzen, musika entzuten eta berriketan, hori baita gehien gustatzen zaizkigun gauzetako bat.

Gaztainak zer diren, gai hori atera zen. Gehienok uste genuen gaztainondotik ateratzen den fruitu lehor bat zela, intxaurra edo almendra bezala, baina kontua da, bere ezaugarriengatik, zereal baten antz handiagoa duela. Fruitu lehorrek ez dute karbono hidratoen eduki handirik izaten, koipea bai ordea, eta ur gutxi. Gaztainak, berriz, ia %50 ura dira, eta aberatsak dira karbono hidrato konplexuetan, eta fruitu lehorrek baino kaloria gutxiago dute. Halaber, zuntz asko dute, eta aberatsak dira potasio, fosforo eta B6 bitaminan.

Beraz, primeran pasatzeaz gain, bikain elikatu ginen!

 

Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan Gaztaina jana Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan

Posted in Aita Menni