Foru-aldundiekin elkarlanean

Aita Menni erakundeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailarekin lankidetzaz garatzen du adineko pertsonei laguntzeko zerbitzua.

Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundia - Gizarte Politikako DepartamentuaJesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariak – Aita Menni Ospitalea erakundeak Gipuzkoan bere titulartasuneko egoitza bat eta eguneko zentro bat kudeatzen ditu; biak Arrasaten. Horrez gain, udal titulartasuneko egoitz bat eguneko zentroarekin (Oñati) eta eguneko zentro hiru ere (Bergaran, Eskoriatzan eta Soraluzen) kudeatzen ditu. Kasu guztietan zentroetako lekuak hitzartuta daude Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuarekin.

Bizkaia

Bizkaiko Foru Aldundia - Gizarte Ekintza SailaBizkaiko Foru Aldundia, Azpiegiturak S.A.U. sozietatearen bitartez, honako egoitza hauen titularra da: Txurdinagabarri (Bilbon) eta Joxe Miel Barandiaran (Durangon); eta egoitza horiek eguneko zentroa ere daukate. Bata eta bestea Bizkaiko Foru Aldundien egoitzen sarean daude; eta Servicios Sociales Aita Menni S.L. enpresak kudeatzen ditu. Enpresa hori Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariak – Aita Menni Ospitalea erakundearena da.

Araba

Logo de la Diputación Foral de ÁlavaArrasateko Aita Menni Adineko Pertsonen Eguneko Zentroko bi lekuak hitzartuta daude Arabako Foru Aldundiarekin, Aramaionako erabiltzaileentzat.