Euskotarrak Abesbatzak berriz ere bisitatu du Txurdinagabarri Egoitza

Pasa den apirilaren 12an Deustuko Euskotarrak Abesbatza egon zen Bilboko Adineko Pertsonen Txurdinagabarri Egoitzan.


Taldearen emankizuna Egoitzako areto nagusian izan zen, eta egoiliar eta senide talde eder bat bertaratu zen, baita zentroko langileak ere.

Euskotarrak Abesbatzak abesti tradizional sorta abestu zuen, benetan gustura entzun genuen, eta oso oroitzapen onak ekarri zizkigun.

Tagged with: , , ,
Posted in Aita Menni