Euskara eta euskal jokoak eskutik, Txurdinagabarri Egoitzan

Dia del Euskera en la Residencia de mayores Txurdinagabarri de Bilbao

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta, Txurdinagabarri adinduentzako Egoitzan herri kirolen lehiaketa egokitu bat egin genuen.

Egoitzako areto nagusian zirkuitu bat prestatu genuen, euskal jokoen hainbat modalitaterekin, oso modu original eta irudimentsuan ariketa fisikoa egiten lagundu zigutenak, hori oso garrantzitsua baita adinekoentzat.

Horrenbestez, ur bonbillak erabiliz, txinga eramatea antolatu genuen: distantzia bat osatu behar zen, barruan ur pixka bat zuten ontziak eskuetan eramanez, pisua izan zezaten, baina gehiegi izan gabe.

Aretoko hormetako batek frontoiarena egin zuen, eta gure pilotari taldeak bere 4 eta erdiko txapelketa berezia jokatu zuen, eta gainera, gure pultsua ez denez lehen bezain sendoa, igel jokoaren eta horren aho estuaren ordez metalezko bi lata erabili genituen, fitxak erraza sar zitezen. Harri zulaketa probarako, erratzen makilak erabili genituen, eta haiekin gure eskumuturrak landu genituen.

Abiadura funtsezkoa zen lokotx bilketarako, eta mahaiekin osatutako ilara batean prestatu genuen, dagoeneko pixka bat kostatzen zaigulako makurtzea; sokatiran, berriz, indarra zen behar zena… baita baten baten abilezia ere, aulki gurpildunari frenoa jarrita!

Indarra erabili behar izan zen, baita ere, arraste proban, idi proba esan arren, azkenean gizon/emakume proba izan baitzen, inguruan ez genuelako fardelari tira egiteko idirik, eta geuk egin behar izan genuen. Ariketa gehiago oraindik!

Eta lastozko fardela botatzeko probarako fardel bat ere bazegoen, nahiz eta gurean fardela txikiagoa zen eta ez zuen lastorik, beste aretoa txukun geratuko zen eta 🙂

Txapelketaren amaieran, txapel banaketa, eta ondo merezitako bazkari bat, berrindartzeko. Goiza nekatu samar amaitu genuen, baina muskuluak ongi tonifikatuta eta, batez ere, irribarrea aurpegian.

 

Euskara eta euskal jokoak eskutik, Txurdinagabarri Egoitzan Euskara eta euskal jokoak eskutik, Txurdinagabarri Egoitzan Euskara eta euskal jokoak eskutik, Txurdinagabarri Egoitzan Euskara eta euskal jokoak eskutik, Txurdinagabarri Egoitzan Euskara eta euskal jokoak eskutik, Txurdinagabarri Egoitzan Euskara eta euskal jokoak eskutik, Txurdinagabarri Egoitzan Euskara eta euskal jokoak eskutik, Txurdinagabarri Egoitzan Euskara eta euskal jokoak eskutik, Txurdinagabarri Egoitzan Euskara eta euskal jokoak eskutik, Txurdinagabarri Egoitzan Euskara eta euskal jokoak eskutik, Txurdinagabarri Egoitzan Euskara eta euskal jokoak eskutik, Txurdinagabarri Egoitzan Euskara eta euskal jokoak eskutik, Txurdinagabarri Egoitzan

 

Posted in Aita Menni