Elurra Txurdinagabarrin

Iragan asteko elurteek elurra utzi zuten opari moduan Txurdinagabarriko egoitzaren teilatu lauan. Beraz, ongi babestu eta hara igo ginen, elurrarekin apur bat jolasteko. Nahikoa zegoen, beraz, elur panpina bat egitea erabaki genuen. Kapela, lepokoa, erratza eta bastoia jarri genion, panpina “zaharra” zelako.

Baina ez genuen elurraz gozatu hara igo ginenek bakarrik. Behean geratu zirenentzat elurra ontzi batzuetan hartu eta behera eraman genuen, ikusi eta uki zezaten, eta poz handia hartu zuten denek.

Elurra Txurdinagabarrin

Elurra Txurdinagabarrin

Elurra Txurdinagabarrin

Elurra Txurdinagabarrin

Elurra Txurdinagabarrin

Elurra Txurdinagabarrin

Posted in Bilbo - Txurdinagabarri Egoitza