El Diario Vasco egunkariak Ana Dominguezek, Aita Menniko psikologoak, zaintzaileei eta dementziari buruz egindako azterlan baten berri eman du

El Diario Vasco egunkariak Ana Dominguezek, Aita Menniko psikologoak, zaintzaileei eta dementziari buruz egindako azterlan baten berri eman du

Dementzia duen pertsona bat zaintzeak eragiten duen gainkargak eta estresak zuzeneko arriskua ekartzen die zaintzaileei, oro har, familia-inguruko emakumeak direnei, izan ere, zenbait patologia izan ditzakete. Hori da Ana Dominguezek, Aita Menni Ospitalekopsikologo klinikoak egindako azterlan batek ateratako ondorioak. Hain zuzen dementzia duten paziente anbulatorioak zaintzen dituzten pertsonen baldintzei buruzkoa da, eta haien osasun-egoeran funtsezko eragin bat dutela azaltzen du.
Gipuzkoako egunkari nagusiak, El Diario Vasco egunkariak hain zuzen ere, maiatzaren 1eko edizioan, azterlan horrek jasotzen duen informazioa argitaratu zuen lehen orrian. Informazio hori, Dominguezek joan den urtarrilean Deustuko Unibertsitatean aurkeztutako eta bikain cum laude kalifikazioa jaso zuen doktorego-tesian jasotzen da. Hau izan zen bere tesiaren izenburua: “Esku-hartze psikosozialeko programa batek dementzia-sindromea duen pazientearen zaintzailearen gainkarga prebenitzeko edo murrizteko duen eraginkortasunaren diseinua eta azterketa (Estudio Educa-Dos). Azterlana Ahizpa Ospitalarien Ikerketa Psikiatrikoen Institutuaren ‘Educa proiektuaren’ barruan kokatuta dago.

El Diario Vasco egunkarian argitaratutako informazioak azterlanean jasotzen diren zenbait datu estatistiko jasotzen ditu: 8 urte aztertu ditu dementzia duten pazienteak artatzen dituzten 238 pertsona, 7 autonomia-erkidegotan, horietatik, 25, Gipuzkoan egonda. Azterlanean aipatzen diren pazienteak, % 55ek Alzheimer dutela, eguneko zentroetara joaten dira. Azterlanean barne hartzen diren Gipuzkoako pazienteen kasuan, Eskoriatza, Oñati eta Arrasateko eguneko zentroetara joaten dira. Zaintzaile horiek –emakumezko zaintzaileak, % 77 batez beste 62 urte dituzten emakumeak baitira–, 10 eta 13 ordu inguru ematen dituzte egunero dementzia duten senideak artatzen. Normalean senarra, aita edo ama izaten dira.>

Programa psikoedukatiboa

Azterlanaren helburua da zaintzaileen gainkarga aritzeko programa psikoedukatibo baten eraginkortasuna zehaztea, izan ere, arazo eta patologia fisiko eta psikologikoak eragiteaz gain, dementzia duen pertsonaren arreta okerragoa izatea ere ekar ditzake. Ebaluatutako programan 1:30 eta 2 ordu arteko zazpi saio egin ziren. Saio horietan, zenbait egoerei aurre egiten erakutsi zieten bertaratutakoei, besteak beste artatutako pertsonaren portaera arazotsuei, gizarte-zerbitzuekin izandako komunikazioa, estresari aurre egitea edo jarduera atseginak egitea.

Azterlanari buruzko informazioarekin batera Donostiako senar-emazte batzuei buruzko erreportaje labur bat ere eman zen. Horretan, Javier agertzen da, duela 7 urte Maria bere emaztea zaintzen duena, Alzheimer duelako. Bestalde, iritzi-editorial bat ere agertzen da, non euskal osasun-sistemari biztanleen zahartzeak, dementzia duten paziente asko egoteari aurre egiteak eta haiek artatzeak senide eta zaintzaileengan duen eraginak ekartzen duten erronkaz ohartarazten duen.

 

Irakurri berria (PDF)

El Diario Vasco egunkariak Ana Dominguezek, Aita Menniko psikologoak, zaintzaileei eta dementziari buruz egindako azterlan baten berri eman du

El Diario Vasco egunkariak Ana Dominguezek, Aita Menniko psikologoak, zaintzaileei eta dementziari buruz egindako azterlan baten berri eman duEstudio sobre cuidadoras de personas mayores con demencias

Estudio sobre cuidadoras de personas mayores con demencias

Posted in Aita Menni