Adineko pertsona

Eguneko Zentroa duen Bilboko Txurdinagabarri Adinekoen Egoitzak 9. urteurrena bete zuen

9º Aniversario de la Residencia de Personas Mayores y Centro de Día Txurdinagabarri

Eguneko Zentroa duen Bilboko Txurdinagabarri Adinekoen Egoitzak 9. urteurrena bete zuen joan den urriaren 7an

Egunaren hasieran, 11:30ean, meza berezia egin genuen aretoan. Hor, adinekoek eurek paperezko lorez egindako Ahizpa Ospitalarien sinboloa den bihotz bat oparitu ziguten, eta urteurren guztietan bezala, 9 kandelei putz egin genien egoiliarrek eta langileek.

Arratsaldean, ohikoa denez, ukitu gozo bat eman genion egunari txokolatadarekin, eta bitartean zentroan urte osoan egindako jardueren argazkiak ikusten egon ginen.

Amaiera emateko, Juan Carlos Irizar pianista, Victor abeslaria eta Boluetako Erretiratuen Elkarteko Abesbatza izan ziren gurekin, eta hainbat konposiziorekin gozarazi gintuzten.

Horrez gain, arratsalde osoan zehar azoka txiki solidarioan zenbait gauza erosteko aukera izan genuen. Hauek izan dira Arrasateko Aita Menni Ospitaleko pazienteek “We are like you” Proiektuari laguntzeko sortutakoak.  Proiektu honen asmoa da Liberian (Afrika) gaixotasun mentalak artatzeko eta osasun arloko profesionalak esparru horretan prestatzeko programa bat abian jartzea.
Txurdinagabarri Adinekoen Egoitzaren 9. urteurrena Txurdinagabarri Adinekoen Egoitzaren 9. urteurrenaTxurdinagabarri Adinekoen Egoitzaren 9. urteurrena