Gure egoiliar Gregorio Urionaguena, Euskadi Irratian

Gregorio Urionaguena bere 101. urtebetetzean, 2018an.

Gregorio Urionaguena Joxe Miel Barandiaraneko egoiliarrari (Durango) elkarrizketa egin zioten Euskadi Irratian, Durangaldeko Adinekoen Gimnasia Topaketetan izandako partaidetzagatik, Zaldibarren, hilaren 14an.

Irratiak erakutsitako interesaren arrazoia zen Gregoriok topaketan parte hartu zuten ia 200 lagunen artean zaharrena zela – 102 urte, bai horixe! –; jardunaldia Zaldibarreko Olazar frontoian egin zen, eta parte hartzaileek elkartuta egin zuten bazkariarekin amaitu zen. Horregatik, Amaia Artetxek eta Lander Eizagirrek aurkezten duten Hiri Gorrian irratsaioak gauza gehiago jakin nahi izan zituen gure egoiliarrari eta Topaketa izan zuen partaidetzari buruz, eta hainbat minutuz egon ziren Gregoriorekin eta gure begirale Ianirerekin hitz egiten, zeinak azaldu egin baitzien zertan dautzan urtero adinekoekin egiten diren topaketa horiek eta nolako ariketak egiten dituzten.

Gregoriok 102 urte bete zituen joan den martxoaren 12an, eta Landerren zorionak jaso zituen, partaideen artean beteranoena izateagatik eta bere adinean hain aktibo mantentzeagatik; Ianirek ere berretsi zuen hori, adierazi zuenez, “gure egoiliarra gauza guztietan parte hartzen duen oso pertsona berezia baita”. Gure egoiliarrak Landerri kontatu zionez, lehenago gimnasia “gogorragoa” egiten zuen, baina orain ariketak errazagoak dira.

Gregorio aurten Barandiaran Egoitzatik Gimnasia Topaketetara joan diren egoiliarren taldeko kidea da –70 eta 102 urte artekoak dira–, eta hilabete batez egunero prestatu dira egun horretarako. Topaketan Izaroren La felicidad abestia koreografiatu zuten, eta beste hainbat ariketa ere egin zituzten.

Entzun elkarrizketa (euskaraz)

Posted in Aita Menni