Durango – Joxe Miel Barandiaran Egoitza

Orrialde honetako edukiak pribatuak dira. Pasahitza duten Joxe Miel Barandiaran Egoitzako familiek baino ezin dituzte erabili.

Gaurkotasuna

Aita Mennik kudeatzen dituen adinduentzako Egoitza eta Eguneko Zentroen sarearen albisteak.


Zer jaten dugu Egoitzan?

Abendua

Lan taldea

Zuzendaria: Nora Ibarra (Psikologoa)

Gizarte-Langilea: Nagore Mardaras

Erizain Gainbegiratzailea: Elisa García

Solairuko Erizain erreferenteak:

  • 0. Solairua: Itziar Zallo
  • 1. Solairua:: Saida Martínez
  • 2. Solairua:: Sandra López
  • 3. Solairua:: Leire González
  • 4. Solairua:: Itziar Zallo

Solairuko Arduradunak:

  • 0. Solairua:: Joana Manzano
  • 1. Solairua: Mª Luisa Marinero
  • 2. Solairua: Maribel Fernández
  • 3. Solairua: Tina Fernández
  • 4. Solairua: Joana Manzano

Aisialdiko monitoreak: Ianire Aguinaga eta Rosa Azcárate

Pastoraltza eta Boluntariotzako arduradunak: Egoitz Zabala eta Gemma Reinares

Pastoraltza Zerbitzua

Pastoraltza Zerbitzu ireki bat eskeintzen diegu nahi duten erabiltzaile guztiei, beraien beharrizanak, eskakizunak eta baldintzak kontutan hartuz. Laguntza espirituala jasotzea gizaki ororen eskubidea da, eta beraien askatasunaren, erlijioaren eta tradizioen errespetuan oinarritzen da. Gure zentroak bultzatzen duen asistentzia integralaren zati garratzitsu bati ematen dio erantzuna Zerbitzuak.

Funtzioak:

  • Eskatzen duten erabiltzaileei banakako laguntasuna.
  • Familiei harrera eta laguntasuna.
  • Sakramentuak: hala nahi duten egoiliarrei sakramentuak jasotzea ahalbideratzea(komunioa, gaixoen oliadura, adiskidetzea).
  • Ospakizunak: egoiliarrei ospakizun ezberdinetara bertaratzea eta parte hartzea erraztu.

Arduradunak

Egoitz Zabala Sagarna
Gemma Reinares García
94 459 80 47
E-mailez harremanetan jarri

Erabiltzailearenganako Arreta Unitatea

+Zer da Erabiltzailearenganako Arreta Unitatea?

Egoitzak Erabiltzailearen Arreta Unitate bat dauka (EAU), eta bere helburua da kalitate asistentzialaren etengabeko hobekuntza eta gure erabiltzaileen erabateko gogobetetzea sustatzea, beraien iritzia ezaguzu, eta Zentroarekin duten gogobetetze maila neurtuz, gogobetetze hori helburuetan eta egiten ditugun zerbitzuen antolamenduan sartzeko.

Unitatea gure Kalitate Planaren ekintzen barruan sartzen da, Egoitzan ematen dugun asistentzia hobetzeko eta 64/2004 Dekretuan, 2004ko apirilaren 6koan, ezarritakoa betetzeko helburuarekin, zeinak zera dioen: “Gizarte zerbitzuen erabiltzaileek aukera izan behar dute zerbitzuen funtzionamenduan parte hartzeko, etengabe edo noizean behin, parte hartzeko bide formaletara jo beharrik gabe, iradokizunak eta kexak aurkeztearen bitartez”.

+Zer eskaintzen dizu zerbitzu honek?

  • Kexak edo/eta iradokizunak aurkezteko beharrezko informazioa.
  • Kexa edo/eta iradokizunen arreta, kudeaketa eta sustapena.
  • Erabiltzaileen eskubideen babesa. Berauen, profesionalen eta erakundearen arteko harremanak armonizatzeko.
  • Erabiltzaileek Ospitaleak eskainitako zerbitzuaren kalitateari buruz duten iritziaren bilketa, elkarrizketen edo galdeketen bitartez.

+Nola aurkeztu iradokizun edo kexa bat?

Iradokizunak eta kexak ahoz aurkeztu ahal izango zaizkio Zentroko edozein langileri (ahal dela arduraduna, erizaina, gizarte langilea edo psikologoa) edo idatziz, horretarako erabiliz Zentroko harreran eskuragarri dauden formularioak, edo bestelako euskarri idatzietan.

Idatziak Zentroko Harreran xede horretarako jarrita dauden postontzietan sartu daitezke.

Saiatuko gara iradokizun edo kexa oro ahalik eta azkarren konpontzea, interesdunarekin harremanetan jarrita.

Zentroko Zuzendaritzatik komunikazio tresna hori erabiltzera animatzen zaitugu, EAUaren helburua egiten dugun zerbitzuan etengabeko hobekuntza mantentzea baita, gure erabiltzaileei pertzepzioak eta itxaropenak ezagutuz.

Informazioa

Argibide gehiago jasotzeko, zure Gizarte Langilearengana, Psikologoarengana edo Erizain Gainbegiratzailearengana jo dezakezu.

Langile soziala
Psicologia
Erizain Gainbegiratzailea

Tel. 94 621 54 38
Faxa: 94 621 54 39
E-mailez harremanetan jarri