Durangaldeko Gimnasia Topaketak

Durangoko adinduentzako Jose Miel Barandiaran Egoitzak, ohikoa denez, Durangaldeko XX. Gimnasia Topaketan parte hartu du; topaketa Mankomunitateko Adinduentzako Zerbitzuak antolatu du, joan den ekainaren 16an, Abadiño herrian.

Aita Menni Kirol Elkartearen kamiseta jantzita, gure taldeak Luisi Fonsiren “Despacito” abestiaren erritmoan egin zituen bere ariketak, eta emaitza oso asebetegarria izan zen, emanaldiaren ondoren publikoak egin zituen txaloen arabera.

Barandiaran egoitzako talde ordezkariaz gain, Zaldibarreko San Martin Nagusien Elkarteko, Elorrioko Egoitzako, Iurretako Udaleko, Elorrioko Txintxirriko, Elorrioko kiroldegiko, Durangoko Astarloa Egoitzako eta Abadiñoko kiroldegiko taldeek parte hartu zuten.

Topaketari buru emateko, senidetasun bazkari bat egin zen, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

 

Durangaldeko Gimnasia Topaketak Durangaldeko Gimnasia Topaketak Durangaldeko Gimnasia Topaketak Durangaldeko Gimnasia Topaketak

Tagged with: , , ,
Posted in Aita Menni