Adineko pertsona

Claudia gure egoiliarra mendea bete dutenen klubean sartu da

Centenaria en la Residencia Barandiaran de Durango

Aita Menniko adinduentzako Egoitza eta Eguneko Zentroetan hilero ospatzen ditugu urtebetetze guztiak, baina oso modu berezian mendea bete dutenena. Claudia Gonzalez Diaz da horietako bat.

Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzan bizi da, eta Bilbon jaio zen, gaur ehun direla. Banco Central Hispano eta Toldos Goyoaga izan zituen lantoki, Angelekin ezkondu baino lehen, Begoñako basilikan.

Bikotea Santutxun bizi izan zen hasieran, eta, 1960az geroz, San Adrianen, eta hiru seme-alaba izan zituzten: Juan M., Bego eta Gotzon.

2007an alargundu zen, eta, 4 urteren buruan, Miribilla Egoitzara joan zen bizitzera, eta 2018an Durangoko Barandiaran Egoitzara, seme-alabengandik hurbil egoteko. Claudiak 6 biloba ditu, eta oso emakume lagunkoia, alaia eta familia zalea da, Egoitzan antolatu genuen jaian ikusi ahal izan genuenez. Lagunek oso maite dute, irakurketa errazeko saioetara eta ipuin kontaketetara joan ohi da, baita asteko eukaristiara ere.

Familiaren zati handi batez gain, mendea bete dutenen klubeko sarreran, Claudiaren ondoan egon nahi izan zuten erakundeen ordezkariek ere: Udalaren aldetik, lore sorta eder bat eman eta zoriondu zuten gure amama Ima Garrastatxu alkateak, Julian Rios alkateordeak eta Maria Villar Gizarte Zerbitzuetako teknikariak; eta Foru Aldundiaren aldetik, berriz, Ekitaldi Instituzionalen eta Gizarte Proiektuen Zerbitzuko arduradun Jose Arriola hurbildu zen, zeinak litografia polit bat eman baitzion Claudiari, oroigarri gisa, beste lore sorta handi batekin batera.

Protokoloaren ondoren, eta ohiko tarta dastatu eta Egoitzako langileekin eta senideekin hainbat argazki egin ondoren, aperitiboari ekin genion, trikitixak lagunduta, Claudiaren 100 urteak pozarren ospatzen jarraitzeko.

 

Egoiliar bat mendea bete dutenen klubean sartu da Egoiliar bat mendea bete dutenen klubean sartu da Egoiliar bat mendea bete dutenen klubean sartu da Egoiliar bat mendea bete dutenen klubean sartu da