Bilbotik Gabonetako giroaz gozatzen

Bilbon

Bilboko Txurdinagabarriko Adinekoen Egoitza eta Eguneko Zentroan urtero egiten ditugun Gabonetako irteeren barruan, Bilboko kaleetatik ibiltzen gara Gabonetako argiak eta giroa ikusten. Aurten hotz handia egiten zuen, beraz, Zubiarte merkataritza-zentrora joan ginen erosoago egoteko.

Apaingarriak ikusteaz gain, zenbait dendatan ere sartu ginen, eta arropa probatzen eta azken modako osagarriak jartzen primeran pasatu genuen. Arratsaldea amaitzeko zerbait hartu genuen indarrak berreskuratzeko.

 

Beste egun batean, ohikoa denez, Bilboko Zazpi Kaleetara joan ginen Eguneko Zentroko egoiliar- eta erabiltzaile-talde bat, Jaiotzak ikusteko. Han, Jesusen jaiotza adierazten duten zenbait erakusketa ikusi eta salda bero bat hartu genuen.

Adinekoak Bilbotik Gabonetako giroaz gozatzen Adinekoak Bilbotik Gabonetako giroaz gozatzen Adinekoak Bilbotik Gabonetako giroaz gozatzen Adinekoak Bilbotik Gabonetako giroaz gozatzen Adinekoak Bilbotik Gabonetako giroaz gozatzen Adinekoak Bilbotik Gabonetako giroaz gozatzen Adinekoak Bilbotik Gabonetako giroaz gozatzen

Posted in Aita Menni